Hasteko gida azkarra

1. Hasi OmegaT erabiltzen 5 minututan!

Gida azkar honek oinarrizkoa azaltzen du soilik. Informazio gehiagorako, erabiltzailearen eskuliburua irakurri beharko zenukete OmegaT-k eskaintzen duen guztira ohitzeko. Oharra Mac erabiltzaileentzat: hemen deskribatutako lasterteklek "Ctrl+tekla" konbentzioa erabiltzen dute, baina Mac erabiltzaileek "Cmd+tekla" erabili beharko lukete. " Cmd" teklak "command" etiketa edo sagar baten sinboloa dauka Apple teklatuetan.

OmegaT-ren pantaila bost leihoz osaturiko laneko area bakarra da. Horietako bakoitzaren tamaina aldatzeko sagua erabili daiteke. Ezkerrean editorea dago, itzulpenak idazteko erabiltzen dena. Azpian, glosarioen bisorea dago, glosario mailako parekatzeak erakusten den lekua. Leihoaren behealdean dauden bi fitxa gehiagok hiztegien eta itzulpen automatikoen panelak irekitzen dituzte. (Oharra: panelak nahieran birrantola ditzakezu - goian eman den deskribapenak OmegaT-k instalazioaren ondoren duen itxura azaltzen du.)

Editorearen leihoan OmegaT-k sorburu-testua aurkezten du, esalditan edo paragrafotan 'segmentatuta'. Segmentuak banaka itzultzen dira. Segmentu batetik bestera igarotzerakoan, itzulpenak itzulpen-memoria batean gordetzen dira. Segmentu guztiak itzuli ondoren (edo lehenago, nahi izanez gero), OmegaT-k dokumentu itzuliak sortuko ditu, itzulpen-memoria erabiliz, "helburu" karpeta batean.

OmegaT-k itzulpen-proiektuetan antolatzen ditu itzulpen-lanak. Proiektu bakoitzerako, OmegaT-k karpeten multzo bat sortzen du. Karpeta hauetan gordeko dira itzuli nahi diren sorburu-dokumentuak, erabili nahi diren glosarioak eta erabili nahi diren itzulpen-memoriak. Era berean, OmegaT-k "helburu" karpeta bat sortzen du azkenean sortuko diren dokumentu itzuliak gordetzeko.

2. Itzulpenak Omegat-rekin

2.1. Proiektu berria sortzea eta irekitzea

Hautatu ProiektuaBerria... menuen barran.

Joan proiektuaren fitxategiak gorde nahi dituzun karpetara, eta eman izen bat itzulpen-proiektuari. Izen hau proiektuaren karpeta nagusia izendatzeko erabiliko da; proiektuaren fitxategi guztiak karpeta honetan edo bere azpikarpetetan gordeko dira.

OmegaT-k proiektuaren karpetaren sorrera baieztatzea edo aldatzea eskatuko dizu, ondoko koadroaren bidez:

Figure 1. Proiektu berria - elkarrizketa-koadroa

ProiektuaProiektua elkarrizketa-koadroa - irudiaProiektu berria - elkarrizketa-koadroa

Sinpleena azpikarpeten kokapena dagoen bezala onartzea da, baina lehenengo egiaztatu sorburuaren eta helburuaren hizkuntza-kodeak zuzenak direla. Hautatu hizkuntza-kodea (2 letra) edo hizkuntza- eta herrialde-kodeak (2+2 letra) goitibeherako zerrenda erabiliz, edo tekleatu eskuz (hizkuntza-kodeak 2 edo 3 letra eduki ditzake). Ez ahaztu "helburu" azpikarpeta (zure dokumentu itzuliak gordetzen den lekua) non dagoen kokatuta. OmegaT-k paragrafoak segmentatu ordez esaldiak segmenta ditzan nahiago baduzu, irakurri segmentazio-arauen inguruko kapitulua.

Proiektuaren antolaketa onartzeko "Onartu" botoia sakatu ondoren, OmegaT-k inportatu nahi diren sorburu-dokumentuak hautatzeko eskatzen du. Fitxategiak banan-banan inporta daitezke Proiektua > Inportatu sorburu-fitxategiak aukerarekin, edo fitxategiak zein karpeta-zuhaitz osoak kopia daitezke (azpikarpeta guztietako fitxategi guztiak barne) eskuz zure OmegaT proiektuaren sorburu-karpetan (adibidez, zure fitxategi-kudeatzailea erabiliz). Nahi gabe okerreko dokumentuak, edo dokumentu gehiegi, inportatu badira, konponbide errazena dokumentu horiek OmegaT-ren proiektuko sorburu-karpetatik kentzea da.

Itzuli beharreko fitxategiak aztertzeko, kontsultatu Proiektuaren fitxategiak leihoa (Menua: ProiektuaProiektuaren fitxategiak, automatikoki irekitzen ez bada). Sorburu-karpetaren edukiak aldatu nahi badituzu, gogoan izan lehenengo proiektua birkargatu behar dela (Menua: ProiektuaBirkargatu (F5)). OmegaT-ren portaera lehenetsia proiektuaren zerrendako lehen fitxategia irekitzea da. Gogoan izan, OmegaT-k behean adierazitako formatuetan dauden fitxategiak itzuli ditzake soilik, eta fitxategi-iragazkietan definitu diren ereduekin bat badatoz. Beste edozein fitxategi ezikusi egingo da.

  • Testu arrunteko fitxategi-formatuak

    • ASCII testua (.txt, etab.)

    • Testu kodetua (*.UTF8)

    • Java-ren baliabide-paketeak (*.properties)

    • PO fitxategiak (*.po)

    • INI ('gako=balio' formatua) fitxategiak (*.ini)

    • DTD fitxategiak (*.DTD)

    • DocuWiki fitxategiak (*.txt)

    • SubRip azpitituluen fitxategiak (*.srt)

    • Magento CE Locale CSV (*.csv)

  • Etiketatutako testuko fitxategi-formatuak

    • OpenOffice.org / OpenDocument (*.odt, *.ott, *.ods, *.ots, *.odp, *.otp)

    • Microsoft Open XML (*.docx, *.xlsx, *.pptx)

    • (X)HTML (*.html, *.xhtml,*.xht)

    • HTML Help Compiler (*.hhc, *.hhk)

    • DocBook (*.xml)

    • XLIFF elebakarra (*.xlf, *.xliff, *.sdlxliff)

    • QuarkXPress CopyFlowGold (*.tag, *.xtg)

    • ResX fitxategiak (*.resx)

    • Android baliabideak (*.xml)

    • LaTex (*.tex, *.latex)

    • Laguntza (*.xml) eta eskuliburu (*.hmxp) fitxategiak

    • Typo3 LocManager (*.xml)

    • WiX Localization (*.wxl)

    • Iceni Infix (*.xml)

    • Flash XML export (*.xml)

    • Wordfast TXML (*.txml)

    • Camtasia Windows-erako (*.camproj)

Itzuli nahi duzun testuaz gain, etiketadun testu-fitxategiek formatu-informazioa eduki ohi dute, OmegaT-n "etiketa" gisa erakusten dena. Etiketek itzulitako testuan ere egon behar dute, nahiz eta formatua ez den "itzuli" behar. Etiketak falta badira edo gaizki kokatuta badaude, testua ez da erakutsiko behar den moduan eta itzulpena zuzendu egin beharko da - ikusi "Etiketak egiaztatzea" kapitulua beherago.

2.2. Segmentuak banaka itzultzea

Proiektua eta itzuliko diren fitxategiak definitu ondoren, OmegaT-k lehen sorburu-fitxategia irekitzen du editorean.

Segmentu aktiboa berdez nabarmendurik agertuko da; sorburu-testuaren kopia bat bere azpian erakutsiko da, "helburu-eremuan". (Une honetan, helburu-eremutik kanpo dagoen testua babestuta dago eta ezin da aldatu). Itzulpena <segment 0001> etiketaren aurretik tekleatu behar duzu.. OmegaT konfigura daiteke sorburu-testua automatikoki helburu-testuan kopiatua izan dadin (ikusi Aukerak > Editatu portaera...). Portaera hori erabilgarria izan daiteke sorburu-testuaren zenbait atal aldaketarik gabe mantendu behar direnean. Kasu horietan sorburu-testua gainidatziko duzu. Sakatu ENTER hurrengo segmentura mugitzeko. Oharra:

  • Testuaren beste edozein atalera mugitzeko, gora zein behera, egin klik bikoitza ireki nahi duzun esaldi edo paragrafoan.Testuaren beste edozein atalera mugitzeko, gora zein behera, egin klik bikoitza ireki nahi duzun esaldi edo paragrafoan.

  • Hutsik dagoen helburu-eremu batean itzuli nahi baduzu, hautatu aukera hori AukerakEditatu portaera leihoan.

  • Editore-panelak zer erakusten duen alda dezakezu (esaterako, sorburu-testua erakustea edo ez, itzulitako testua nabarmentzea edo ez, etab.) menu nagusiaren Ikusi aukeran.

    ENTER sakatzean hainbat gauza gertatzen dira: OmegaT-k segmentu-bikotea (sorburu-segmentua eta bere itzulpena) gehitzen dio itzulpen-memoriari. Era berean, automatikoki proiektuaren beste fitxategietan detektatzen dituen segmentu berdinak itzultzen ditu Horrez gain, itzulpen-memoria eta glosarioa eskaneatzen ditu itzuli gabeko hurrengo segmentuarentzako parekoak aurkitzeko, eta hura irekitzen du.

2.3. Itzulpen-memorietako, glosarioetako eta hiztegietako parekatzeak erabiltzea

2.3.1. Itzulpen-memorien parekatzeak

Figure 2. Parekatzeen panela

Parekatzeen panela

OmegaT-k hurrengo segmentuarentzako parekatze lausoak (%30etik gorakoak) aurkitzen baditu proiektuaren itzulpen-memorian, horiek parekatzeen bisorean erakusten ditu. Parekatzeen bisorearen portaera lehenetsia lehen parekatzea aurrehautatzea da.

  • Sakatu Ctrl+I aurrehautatutako parekatzea kurtsorearen kokapenean txertatzeko, edo...

  • Sakatu Ctrl+R segmentu osoa aurrehautatutako parekatzearekin ordezteko.

Parekatze bat baino gehiago aurkitu bada, eta aurrehautatutako parekatzea ez den beste bat erabili nahi baduzu:

  • Hautatu nahi duzun parekatzea parekatzeen bisorean: Ctrl+2 bisorean erakusten den bigarren parekatzea hautatzeko, Ctrl+3 hirugarren parekatzerako, etab.

  • Ondoren, erabili Ctrl+I edo Ctrl+R lasterteklak lehen adierazi den bezala.

Nahi izanez gero, OmegaT-k parekatzeen ehuneko jakin bat gainditzen duen lehen parekatzea automatikoki sartu dezake helburu-eremuan. Ezarri aukera hori Options erabiliz.

2.3.2. Glosarioen eta hiztegien parekatzeak

Proiektuan sartu dituzun glosarioetako eta hiztegietako parekatzeak glosarioen eta hiztegien bisoreetan erakusten dira erreferentzia gisa.

2.3.3. Bilaketen erabilera

OmegaT-k bilaketa-funtzio asko eta indartsuak eskaintzen ditu. Ireki bilaketa-leihoa Ctrl+F sakatuz eta sartu bilatu nahi duzun hitza edo esaldia "Bilatu hau" kutxan. Bestela, hautatu hitz edo esaldi bat editore-paneleko edozein tokitan eta sakatu Ctrl+F: hautatutako hitz edo esaldia automatikoki txertatuko da "Bilatu hau" kutxan eta bilaketa-leihoa irekiko da.

2.3.4. Itzulpen automatikoko zerbitzuen erabilera

Itzulpen automatikoen panelean, mota honetako zerbitzuetako bat aktibatuta badago (ikusi Aukerak > Itzulpen automatikoa), uneko segmentuaren itzulpenerako iradokizun bat jasoko duzu automatikoki. Sakatu Ctrl+M helburu-segmentua iradokizun horrekin ordezteko.

2.4. Dokumentu itzuliak sortzen

Segmentu guztiak itzuli ondoren (edo lehenago, hala nahi izanez gero), OmegaT-k helburu-dokumentua(k) sortuko ditu itzulpen-memorian gordetako itzulpenak erabiliz. Hori egiteko, hautatu ProiektuaSortu dokumentu itzuliak (Ctrl+D) menu nagusian. OmegaT-k proiektuaren sorburu-karpetan dauden dokumentu itzulgarri guztien bertsio itzuliak eratuko ditu, dokumentu hauek osorik itzuliak egon zein ez. Partzialki edo osorik itzulitako fitxategiak proiektuaren helburu-karpetan gordeko dira. Itzulpena amaitzeko, ireki helburu-fitxategi bakoitza bere aplikazio elkartuan (nabigatzailea, testu-prozesadorea...) eta itzulpenaren edukia eta formatua berrikusi. Gero, itzuli OmegaT-ra, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko; ez ahaztu dokumentu itzulia berriro birsortu behar duzula.

3. Testu etiketatua nola erabili

OmegaT-k etiketa bereziak erabiltzen ditu sorburu-dokumentuen formatua (lodia, etzana, etab.) galtzen ez dela segurtatzeko. OmegaT-ren etiketen osaera hau da: letra bat edo gehiago eta ondoren digitu bat edo gehiago, eta "/" karakterea etiketak ixteko (esaterako: <f0>, </f0> <br>, </s2>, etab.) Etiketa hauek kontuz erabili behar dira eta helburu-segmentuetan modu egokian sarturik daudela segurtatu behar da (ikus Eragiketak etiketekin).

3.1. Adibide bat...

Adibide honetan etiketak nabarmendu egin dira, ikusteko errazagoak izan daitezen, baina kontuan izan OmegaT-k ez dituela nabarmentzen. HTML etiketak, urdinez nabarmendutakoak, ezikusi egiten ditu OmegaT-k, segmentua osorik inguratzen baitute. Behean berdez nabarmendutako etiketak, hala ere, OmegaT-k kudeatu behar ditu, segmentuaren barruan baitaude. Hemen dago HTML formatuko segmentu baten adibide bat (ingelesez):

<p>Bistaratzeko beste letra-tipo bat hauta daiteke <b>Erakutsi letra-tipoa</b> koadroa erabiliz. Hura irekitzeko, joan <i>Aukerak</i> →<i>Letra-tipoa...</i> aukerara. Koadroaren bidez letra-tipoa eta tamaina alda daitezke.</p>

Ondoren erakusten da OmegaT-k nola erakutsiko duen, afrikaans-eko itzulpen batekin:

Figure 3. Sorburuko HTML segmentua

Sorburuko Segmentua, sorburua eta helburua - irudiaHTML segmentua

OmegaT-k dokumentu itzulia sortu ondoren, HMTL-ak itxura hau izango du:

Figure 4. Helburuko HTML segmentua

Helburuko HTML segmentua

3.2. Etiketen egiaztapena

OmegaT-k ez ditu itzulitako dokumentuaren etiketa akasdunak automatikoki detektatzen. Beraz, dokumentua zure bezeroari eman baino lehen, etiketak egiaztatu beharko zenituzke akatsak detektatzeko. Hautatu TresnakBalidatu etiketak... (Ctrl+T) menuen barran. Taula bat sortuko da sorburuko eta helburuko etiketak bat ez datozen segmentuak erakutsiz. Egin klik segmentuaren zenbakian. Editorean ageri den segmentu akasdunera joango zara automatikoki, eta bertan etiketa zuzendu ahal izango duzu. Zuzenketa guztiak egin ondoren, egiazta itzazu Ctrl+T sakatuta berriro. Kontuan izan etiketen egiaztatzaileak erroreen berri eman dezakeela baita etiketak zuzenak direnean ere - adibidez, etiketen ordena aldatu behar izan denean gramatikaren aldetik zuzena den itzulpena egiteko. Mesedez, har ezazu portaera hau alde onetik: egiaztatzaileak nahiago du errorea jakinarazi badaezpada ere.

Zenbait kasutan, etiketa-akatsek dokumentu bat ireki dadin eragotzi dezakete. Ez dago izurako arrazoirik - oraindik sorburu-fitxategia eta itzulpena, biak dituzu eskura, egin beharreko bakarra dokumentu itzuliak sortu baino lehen etiketa-akats guztiak zuzendu dituzula segurtatzea da. Azkenik, birritan egiaztatu beharko zenuke azken formatua, dokumentu itzulia bere formatuari dagokion bisore edo editorean irekiz.