[Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
1. Sarrera | ||
2. Erabiltzailearen eskuliburua | ||
3. Nazioartekotze-gaiak | ||
4. Garatzaileen gida | ||
A. GNU Dokumentazio Librearen Lizentzia | ||
Kontzeptu-indizea |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
GCompris-en xedea hau da: hainbat hezkuntza-joko txiki biltzen dituen gune nagusi bat eskaintzea erabiltzaileari.
Gaur egun nolabaiteko hezkuntza-edukia eskaintzen duen software libre asko dago jada. Zoritxarrez, zaila izaten da joko horien jarraipena egitea, instalatzea eta erabiltzea, ez baitira abiadura berean garatzen, eta bakoitzak bere erabiltzaile-interfaze berezia eskaintzen baitu.
Hainbat jardueratarako sarbidea ematen duen erabiltzaile-interfaze bat eskaintzea da GCompris-en xedea.
GNU proiektukoa da GCompris.
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Haurrek erraz erabiltzeko diseinatuta daude kontrol guztiak. Horregatik, GCompris-ek ez dio jarraitzen Gnome-ren erabiltzaile-interfazeen estandarrari. Sagu bidez kontrolatzen da GCompris. Ezin da erabili sagurik edo gailu erakuslerik gabe.
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Abiarazitakoan, goitik behera ondokoak erakusten dituen ikuspegi grafiko bat aurkezten du GCompris-ek:
Ikono bakoitzak jarduera bat adierazten du. Sagua ikono baten gainetik pasatzean, nabarmendu egiten dira, eta jardueraren izena eta azalpena agertzen dira jardueren azalpen-arean.
Nabarmendutako jarduera-ikonoari buruzko azalpen labur bat bistaratzen du. Kontuan izan azalpenak nazioartekotuta daudela; horrek esan nahi du helburuko hizkuntzara itzulita agertuko direla (Nazioartekotzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Nazioartekotze-gaiak.
Kontrol-barrak ikonoak hauek ditu ezkerretik eskuinera:
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Menu-mailan, egin klik jardueraren ikonoan.
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Kontrol-barran, hautatu eskuin-eskuineko ikonoa.
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
GCompris nazioartekotuta dago, eta gaur egun dagoeneko onartzen ditu hainbat hizkuntza.
Zure hizkuntza badagoen ikusteko, Gcompris-en iturburu-paketeko ’po’ direktorioan begira dezakezu. Zure hizkuntzara itzulita badago, honelako fitxategi bat egongo da: ‘eu.po’ (eu=euskara).
Zure hizkuntza ez badago, zeuk itzul dezakezu GCompris-entzat! Jarraibiderik nahi izanez gero, galdetu proiektu-buru ofizialari.
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Lehendabizi, gehitu zure hizkuntzaren izena ALL_LINGUAS-en, configure.in-en
Birsortu configure fitxategia honekin:
autoconf
Ondoren, sortu fitxategi berri bat, ‘gcompris.pot’, komando hau erabiliz:
cd gcompris/po
make update-po
Hori egindakoan, eskuratu ‘gcompris.pot’ fitxategia, eta kopiatu ‘XX.po’ fitxategi batean. Hor zure hizkuntza adierazten du XX-ek; adib., ’it’ italiera da, eta ’eu’ euskara.
Irakurri fitxategia; hor dago GCompris-en agertzen den ingelesezko testu guztia. Nahikoa duzu zure itzulpena idaztea ingelesezko esaldi bakoitzaren ondoren agertzen den area hutsean.
Zure itzulpena egiaztatzeko, make install
-ekin
instalatu behar duzu gcompris maila gorenean.
Ondoren, bidali itzulpena GCompris-en mantentzaileari. Hurrengo banaketa ofizialean gehituko du zure itzulpena.
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Haurrentzako egokia iruditzen zaizun jokoren baten ideiaren bat baldin badaukazu, proiektu berri bat sor dezakezu. Proiektu berri horri gIdeia deituko diogu. Hutsetik hasten bazara, menua, egoera-barra, erabiltzaileen feedback-mekanismoa eta abar inplementatu beharko dituzu.
gIdeia ez bada programa konplexua eta handia, errazagoa izan daiteke gIdeia hori GCompris jarduera gisa inplementatzea. Horrela, uneko azpiegitura osoa baliatuko duzu, eta nahikoa duzu zeurea den ideia hori bakarrik lantzea.
Azken erabiltzailearentzat ere errazagoa izaten da interfaze bakar bat edukitzea hainbat jarduerarekin erabiltzeko, gIdeia1, gIdeia2 eta abar instalatzea baino.
GCompris-en xedea ez da programazio-lengoaia berri bat bihurtzea. C lengoaian inplementatzen da, eta jarduerak ere bai. Jarduerak eta GCompris dinamikoki estekatzen dira abioan (plugin-ak), eta, beraz, posible da jarduera berriak gcompris-en nukleotik bereiz banatzea.
Uneko inplementazioak Gnome Canvas trepeta du oinarri (ikus http://www.gnome.org dokumentazioak). Gnome Canvas-ek maila handiko trepeta bat eskaintzen du, programatzaileak bit-mapak manipulatzetik libratzen dituena aplikazio grafikoak egitean. Uneko inplementazioan, jarduerak ezin dira beste trepeta batekin idatzi. Canvas-en ahalmena eskasegia bada, GCompris aldatu egin beharko da beste trepeta batzuk onartzeko.
Datu-fitxategiak irakur ditzaketen eta horren arabera portatzen diren jarduera finagoak erabiltzea litzateke beste hurbilketa bat. Programatzaile ez direnek GComprisen edukia gehitzea ahalbidetuko duen GCompris jarduera-editore bat da horrelako kasuetarako bururatzen zaiguna. GCompris-en helburu nagusia irakasleak eta hezitzaileak direnez, etorkizun handiko aukera dirudi. Kontuan izan zenbait jarduera prestatuta daudela datuak XML fitxategi batetik hartzeko.
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
GCompris-ek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie jarduera-garatzaileei. Fitxategi honetan azaltzen dira zerbitzuak: gcompris/gcompris.h
GnomeCanvasItem *gcompris_set_background(GnomeCanvasGroup *parent, gchar *file);
Ezarri zure jokoaren atzeko planoko irudia. Irudia kargatzeko laguntza nahi izanez gero: gameutil.h
void gcompris_bar_set_level (GcomprisGame *gcomprisGame);
Erabiltzaileak ondo egin du. Hurrengo mailara joan behar du orain.
Dei egin aurretik, gcomprisGame->level
eguneratu egin behar du
jarduerak.
void gcompris_bar_set_timer (guint time);
Erabiltzaileari jardueran zein puntutan dagoen adierazteko erabiltzen
den progresio-barra bat da denbora-neurgailua. Balio horrek 0 eta
gehienezko denboraren artekoa izan behar du (gehienezko denbora
honek ematen du: bar_set_maxtimer()
void bar_set_maxtimer (guint time);
Ezarri progresio-barraren gehienezko balioa.
Horrela, beraz, jarduera bat sortzen duzunean, gcompris/plugin.h gehitu behar duzu metodo horiek atzitzeko (dagoeneko badago hemen: gcompris/gcompris.h).
plugin.h-k BoardPlugin egitura ere definitzen du. GCompris-en bihotza da, hain zuzen ere. Jarduera bakoitzak bere BoardPlugin-a sortzen du, eta Gcompris-i itzultzen dio get_bplugin_info() sarrera-puntuari dei egitean:
BoardPlugin* *get_bplugin_info ();
BoardPlugin-ak itzulitako egiturak zure inplementazio-metodoetarako atzeradeiak eduki behar ditu.
BoardPlugin egiturak gutxienez hauetarako atzeradeiak hornitu behar ditu:
void *GcomprisStartBoard (GcomprisBoard *gcomprisBoard);
GCompris-ek dei egiten dio, erabiltzaileak jarduera hori eskatutakoan
void *GcomprisEndBoard (void);
GCompris-ek dei egiten dio, erabiltzaileak kontrol-barrako ’amaitu’n klik egitean.
Aukeran, GComprisGame egitura batek honen atzeradeiak izan ditzake:
gint *GcomprisKeyPress (guint keyval);
Jarduerak erabiltzailearen tekla-sakatzea jaso nahi badu, atzeradei-metodo hori hornitu behar du. Keyval ez da iragazten eta Gnomek itzuli bezalaxe itzultzen da. Egiaztatu Gnome dokumentazioa, nola manipulatu ikusteko.
void *GcomprisOK (void);
Metodo horri dei egiten zaio erabiltzaileak kontrol-barrako ’Ados’ botoian klik egitean. Normalean ohitura ona izaten da Sartu eta Itzuli teklak ’Ados’ botoi gisa erabiltzea, baina beharbada batzuetan ez da egokia izango. Horregatik, jarduera-inplementazioaren erantzukizuna da hori egitea.
void *GcomprisSetLevel (guint level);
Erabiltzaileak eskatutako mailarekin dei egiten zaio.
Hemen onartzen duzun gehienezko maila-zenbakia eman behar duzu:
gcomprisGame->maxlevel
. Baliozko maila-balio batekin bakarrik dei
egiten saiatuko da Gcompris.
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
bat bikoiztearen adibide bat
GCompris-en jarduera berri bat gehitzeko egin beharreko urrats guztiak azaltzen ditu.
Esate baterako, erlojuaren jokoa nola egin nuen azaltzen dut hemen.
cp algebra.c clockgame.c
if(g_strcasecmp(gcomprisBoard->type, "clockgame")==0)
Orduan jardueraren azalpena sortu edo kopiatu behar duzu dagokion lekuan
cp boards/algebra.xml boards/clockgame.xml
Ondoren, editatu clockgame.xml azalpen eta ikono egoki batekin. Ezarri ikono-fitxategia clockgame.xml fitxategian zehaztutako kokalekuan.
cd gcompris/po
edit POTFILES.in and add src/clockgame.c)
make
make update-po
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
1.1 bertsioa, 2000ko martxoa
Copyright © 2000 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307, USA Edonork egin eta bana ditzake lizentzia-dokumentu honen kopia literalak, baina debekatuta dago dokumentuan aldaketak egitea. |
Lizentzia honen xedea da eskuliburua, testuliburua edo beste edozein dokumentu idatzi free (libre) egitea askatasunaren zentzuan: edonori ziurtatzea kopiatzeko eta birbanatzeko benetako askatasuna, aldatuta zein aldatu gabe, eta komertzialki zein ez-komertzialki. Bestalde, Lizentziari esker autoreei eta argitaratzaileei euren lana aitortu ahal zaie, eta ez dira beste batzuk egindako aldaketen erantzule.
Lizentzia hau "copyleft" mota bat da, hau da, dokumentu horretatik eratorritako lan guztiek ere libreak izan behar dute zentzu berean. GNU Lizentzia Publiko Orokorra osatzen du, lizentzia hori software librearentzat diseinatutako "copyleft" lizentzia baita.
Lizentzia hau software librearen eskuliburuentzat erabiltzeko diseinatu dugu, izan ere, software libreak dokumentazio librea behar baitu. Programa libre baten eskuliburuek software librearen askatasun berberak izan behar lituzkete. Baina lizentzia hau ez da software-eskuliburuentzat soilik; edozein testu-lanentzat erabil daiteke, zein gairi buruzkoa den eta liburu gisa inprimatua dagoen ala ez kontuan hartu gabe. Lizentzia hau batez ere gida edo erreferentzia izatea helburu duten lanentzat erabiltzea gomendatzen dugu.
Eskuliburu edo bestelako lan bati Lizentzia honen baldintzen pean bana daitekeela adierazten duen oharra jarri baldin badio egile-eskubideen jabeak, eskuliburu edo lan horri lizentzia hau aplikatuko zaio. Hemendik aurrera "Dokumentua" aipatzen denean, horrelako eskuliburu edo lanei egiten die erreferentzia. Publikoko edonor da lizentziaren hartzaile, eta "zu"ren bidez zuzentzen zaio dokumentua.
Dokumentuaren "Bertsio aldatua" esaten denean, Dokumentu hau osorik edo zati batean biltzen duen edozein lan adierazten da, hau da, kopia literala, aldaketak dituena edo beste hizkuntza batera itzulitakoa.
"Atal sekundarioa" Dokumentuaren eranskin izenduna edo gai nagusiaren aurreko hasierako atala da, eta Dokumentuaren argitaratzaileek edo autoreek Dokumentuaren gai nagusiarekiko (edo gai horrekin zerikusia duten gaiekiko) duten erlazioari buruzkoa da soil-soilik. Atal sekundarioan ez da agertzen zuzenean gai nagusiari dagokion ezer. (Adibidez, Dokumentua matematikako eskuliburu bat bada, Atal sekundarioak ez da matematikarik azalduko.) Gai nagusiarekiko edo harekin zerikusia duten gaiekiko harremana lotura historikoa izan liteke, edo haien ikuspegi legal, komertzial, filosofiko, etiko edo politikoa.
"Atal aldaezinak" Atal sekundario jakin batzuk dira. Euren izenburuak Dokumentu hau Lizentzia honen pean argitaratu dela adierazten duen oharrean aipatzen dira, Atal aldaezin gisa.
"Azaleko testuak" testu zati txikiak dira eta Dokumentu hau Lizentzia honen pean argitaratu dela adierazten duen oharrean aipatzen dira, Aurreko azaleko testu edo Atzeko azaleko testu gisa.
Dokumentuaren kopia "gardena" makina bidez irakurtzeko moduko kopia da eta, gainera, publiko orokorrak erabiltzeko moduko formatuduna, zuzenean testu-editore arruntekin ikusi eta edita daitekeena edo, pixeletan osatutako irudia bada, pintatzeko editore orokorrekin edo, marrazkia bada, marrazki-editore oso erabilgarriekin editatzeko modukoa, eta testu-formateatzaileetan sargai edo input gisa erabil daitekeena, edo automatikoki itzul daitekeena testu-formateatzaileek sargai gisa onartzen duten formatuetako batera. Beste era bateko fitxategi-formatu Gardenean egindako kopia, irakurleek aldaketak egiteko eragozpenak eta trabak jartzeko diseinatutako marka-sistema duena, ez da Gardena. "Gardena" ez den kopiari "Opakoa" esaten zaio.
Kopia Gardenak egiteko erabil daitezkeen formatu egokien artean, besteak beste, honakoak ditugu: markaketarik gabeko ASCII soila, Texinfo sarrera-formatua, LaTeX sarrera-formatua, SGML edo XML jendeak erabiltzeko moduko DTDarekin, eta pertsonek aldatu ahal izateko diseinatutako HTML sinple eta estandarrarekiko egokitua. Formatu opakoen artean, berriz, honako hauek ditugu: PostScript, PDF, testu-prozesadore propietarioek soilik irakurri eta edita ditzaketen testu-formatu propietarioak, normalean erabilgarri izaten ez diren prozesatze-tresnak edota DTDak dituzten SGML edo XMLak, eta zenbait testu-prozesadore irteera-erabileretarako soilik sortutako makina-bidezko sorkuntza duten HTMLak.
"Titulu-orriak" esan nahi duena zera da: inprimatutako liburu bati dagokionez, titulu-orria bera eta Lizentzia honek titulu-orrian agertzera behartzen duen materiala modu irakurgarrian biltzeko behar diren ondorengo orriak. Berez titulu-orririk ez duten formatuetan egindako lanetan, "Titulu-orriak" esan nahi duena da, testuaren gorputza hasi aurretik, gehien nabarmenduta agertzen den lanaren tituluaren ondoan agertzen den testua.
Dokumentua edozein euskarritan kopia eta bana dezakezu, komertzialki zein ez-komertzialki, baldin eta Lizentzia hau, copyright oharrak eta, Dokumentuari lizentzia hau aplikatzen zaiola adierazten duen lizentzia-oharra jartzen bazaie kopia guztiei, eta Lizentzia honi inolako beste baldintzarik gehitzen ez badiozu. Egiten edo banatzen dituzun kopietan ezin da erabili irakurketa edo kopiak egitea eragozten edo kontrolatzen duen inongo baliabide teknikorik. Nolanahi ere, kopiak egiteagatik ordaintzea onartzen da. Kopia asko banatzen baduzu (hurrengo atalean zehazten da kopurua), 3. ataleko baldintzak ere bete behar dituzu.
Goian azaldutako baldintza berdinen pean kopiak mailega ditzakezu baita ere, eta kopiak jendaurrean erakutsi ere bai.
Dokumentuaren 100 kopia baino gehiago argitaratzen badituzu eta dokumentuaren lizentzia-oharrak Azaleko testuak behar baditu, azalean, argi eta garbi Azaleko testu hauek dituzten kopiak erantsi behar dituzu: Aurrealdeko testuak aurrealdeko azalean eta atzealdeko testuak atzealdeko azalean. Bi azalek modu argi eta irakurgarrian identifikatu behar zaituzte kopia horien argitaratzaile gisa. Aurrealdeko azalak titulu osoa izan behar du, eta tituluaren hitz guztiak maila berdinean izan behar dute nabarmenak eta ikusteko modukoak. Horrez gainera, beste material batzuk ere gehi ditzakezu azaletan. Azaletara mugatutako aldaketekin egindako kopiak, Dokumentuaren titulua mantentzen bada eta baldintza horiek betez egiten badira, kopia literaltzat jo daitezke beste alderdi batzuei dagokienez.
Azal horietan jarri beharreko testuak handiegiak badira modu irakurgarrian ipintzeko, zerrendako lehenak jarri behar dituzu azalean bertan (sartzen diren guztiak), eta ondorengo orrietan jarraitu besteekin.
Dokumentuaren100 kopia Opako argitaratzen edo banatzen badituzu, kopia Opako bakoitzarekin batera makinaz irakurtzeko moduko kopia Garden bat eman behar duzu, edo bestela, kopia Opako bakoitzean edo bakoitzarekin batera ordenagailu-sare bateko helbide bat adierazi beharko duzu, edonork libreki atzi dezakeena eta Dokumentuaren kopia Garden osoa daukana, gehitutako materialik gabe, sare-erabiltzaile arruntak anonimoki deskargatu ahal izateko doan eta sare-protokolo estandar publikoen bidez. Azken aukeraren bidetik jotzen baduzu, zentzuz eta zuhur jokatu behar duzu kopia Opako asko banatzen hasten zarenean, kopia Garden hori adierazitako kokalekuan urtebetean gutxienez erabilgarri eta atzigarri egongo dela segurtatzeko zuk edizio horren azken kopia Opakoa (zuzenean edo zure agente edo xehekarien bidez) publikoari banatzen diozunetik kontatzen hasita.
Bestalde, Dokumentuaren kopiak kantitate handian birbanatzen hasi aurretik, autoreekin harremanetan jar zaitezen eskatzen zaizu, behartu gabe, Dokumentuaren bertsio eguneratua eman ahal izan diezazuten.
Dokumentuaren Bertsio aldatuaren kopiak egin eta bana ditzakezu, baldin eta goiko 2. eta 3. ataletako baldintzak betetzen badituzu, kontuan izanik betiere, Bertsio aldatua Lizentzia honen pean banatu behar duzula, Bertsio aldatua izanik Dokumentuaren funtzioa egingo duena, eta beraz, Bertsio aldatua banatu eta aldatzeko baimena eman behar diozula kopia bat duen edonori. Horrez gainera, honako hauek egin behar dituzu Bertsio Aldatuan:
Bertsio aldatuak gai nagusiaren inguruko atal edo eranskin berriak baditu, Atal sekundario gisa agertzen direnak, eta elementu horiek ez baldin badute Dokumentutik kopiatutako materialik, zuk hala nahi izanez gero, atal horietako batzuk edo denak aldaezin izenda ditzakezu. Horretarako, gehitu atal horien tituluak Atal aldaezinen zerrendari Bertsio aldatuaren lizentzia-oharrean. Titulu horiek gainerako sekzio-tituluekiko ezberdinak izan behar dute.
"Oniritziak" titulua duen atala gehi dezakezu, baldin eta alderdi desberdinek emandako zure Bertsio aldatuaren oniritziak soilik biltzen badira bertan, eta ez beste ezer–adibidez, perituek egindako ikuskatzea edo erakunde batek testua estandartzat onartu duela, eta abar.
Gehienez 5 hitz dituen pasartea Aurreko azaleko testu gisa eta gehienez 25 hitz dituen pasartea Atzeko azaleko testu gisa gehi ditzakezu Bertsio Aldatuaren Azaleko testuen zerrendaren amaieran. Aurreko azaleko testu bakar bat eta Atzeko azaleko testu bat gehi daiteke entitate baten bidez (edo entitate batek egindako egokitzapenen bidez). Dagoeneko Dokumentuak azaleko testua baldin badauka azal berarentzat, aurretik zuk edo zu ordezkari zaituen entitateak gehitutakoa, ezingo duzu beste testurik gehitu, baina nahi izanez gero, lehendik dagoena ordeztu dezakezu, testu zaharra gehitu zuen argitaratzailearen baimen esplizitua baldin baduzu.
Dokumentuaren egileak (edo egileek) edo argitaratzaileak (edo argitaratzaileek), Lizentzia honen arabera, ez dute baimenik ematen euren izenak inongo Bertsio aldatuaren publizitatean erabiltzeko edo oniritzia eragiteko edo adierazteko.
Dokumentu hau lizentzia honen pean argitaratutako beste dokumentu batzuekin bat dezakezu, lehen azaldutako Bertsio aldatuen 4. ataleko baldintzak betetzen badituzu, baldin eta bateratzean jatorrizko dokumentu guztien Atal aldaezinak gehitu badituzu, aldatu gabe, eta guztiak zure lanaren lizentzia-oharrean Atal aldaezin gisa zerrendatu badituzu.
Lana konbinatuak Lizentzia honen kopia bakarra baino ez du behar, eta berdin-berdinak diren hainbat Atal aldaezin badaude, kopia bakarrarekin ordeztu daitezke. Izen bera baina eduki ezberdina duten hainbat Atal aldaezin baldin badaude, atal bakoitzaren titulua desberdindu eta titulu bakar bihur ezazu, bukaeran autorearen edo argitaratzailearen izena jarriz parentesi artean, edo errepikatzen ez den zenbaki bat. Egin ezazu egokitzapen bera Atal aldaezinen zerrendako atal-tituluetan, lan konbinatuaren lizentzia-oharrean. Bateratzean, jatorrizko dokumentuetan "Historia" titulua duten sekzioak bateratu behar dituzu, eta "Historia" tituludun sekzio bakar bat osatu. Era berean, "Eskertzak" eta "Eskaintzak" tituluak dituzten sekzio guztiak bateratu. "Oniritziak" titulua duten sekzio guztiak, aldiz, ezabatu egin behar dituzu
Dokumentu honekin eta lizentzia honekin argitaratutako beste dokumentu batzuekin bilduma bat osa dezakezu, eta dokumentu bakoitzarekin batera ematen den Lizentziaren kopiaren ordez, Lizentzia bakarra eman dezakezu bilduma osoarentzat, baldin eta dokumentu bakoitzaren kopia literalak egiteko lizentzia honek ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzu beste alderdi guztiei dagokienez.
Bildumatik dokumentu bat atera eta banaka bana dezakezu Lizentzia honen pean, baldin eta ateratako dokumentuari Lizentziaren kopia bat jartzen badiozu, eta kopia literalei dagokienez Lizentziaren beste alderdi guztiak betetzen badituzu.
Dokumentuaren edo haren eratorrien konpilazioa beste dokumentu edo lan bereizi eta independente batzuekin, biltegi-bolumen batean edo banaketarako euskarri batean, osorik ez da Dokumentuaren Bertsio aldatu bat, non eta konpilazio-copyright-ik ez den eskatzen konpilazioarengatik. Horrelako konpilazioei "agregazio" esaten zaie, eta Lizentzia hau ez zaie aplikatuko Dokumentuarekin batera konpilazioan sartutako gainerako lanei, konpilazioan sartu izanagatik bakarrik, baldin eta ez badira Dokumentuaren lan eratorriak.
Azaleko testuari dagokion 3. ataleko betebeharra Dokumentuaren kopia hauei aplikatzerik baldin badago, orduan, Dokumentua agregazio osoaren laurdena baino txikiagoa bada, Azaleko testuak Dokumentua agregazioaren barnean biltzen duten azaletan bakarrik jar daitezke. Gainerantzean, agregazio osoa inguratzen duten azaletan jarri behar dira testu horiek.
Itzulpena aldaketatzat jotzen da, eta beraz, Dokumentuaren itzulpenak bana ditzakezu 4. ataleko baldintzen pean. Atal aldaezinen ordez itzulpena bakarrik jartzeko copyright-aren jabeen baimena behar da, baina Atal aldaezin batzuen edo guztien itzulpenak jar ditzakezu Atal aldaezin horien jatorrizko bertsioekin batera. Lizentzia honen itzulpena ere jar dezakezu, baldin eta ingelesezko jatorrizko bertsioa ere jartzen baduzu. Lizentzia honen itzulpena eta jatorrizko ingelesezko bertsioa bat ez badatoz, jatorrizko bertsioak balioko du.
Lizentzia honen baitan espresuki adierazitakoa bete gabe ezin da Dokumentua kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatu. Beste era batean Dokumentua kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatzeko saio oro deuseza izango da, eta Lizentzia honen baitan dauzkazun eskubideak automatikoki kendu egingo zaizkizu. Dena den, Lizentzia honen baitan zuregandik kopiak edo eskubideak jaso dituztenei ez zaizkie lizentziak kenduko, baldintzak betetzen dituzten bitartean.
Free Software Foundation-ek GNU Dokumentazio Librearen Lizentziaren bertsio berrituak eta birmoldatuak argitaratuko ditu noizean behin. Bertsio berri horiek egungoaren antzekoak izango dira espirituz, baina arazo edo kezka berriei aurre egin beharko dietenez, litekeena da zehatz-mehatz bat ez etortzea. Ikus http://www.gnu.org/copyleft/.
Lizentziaren bertsio bakoitzak bertsio-zenbaki desberdindua dauka. Dokumentuak Lizentziaren bertsio zenbakidun jakin bat "edo berriago bat" dagokiola zehazten badu, orduan, bertsio zehaztuko baldintzak edo Free Software Foundation-ek argitaratutako bertsio berriago batekoak jarraitzeko aukera duzu (zirriborro gisa argitaratutakoek ez dute balio). Dokumentuak ez badu Lizentzia honen bertsio-zenbakirik zehazten, Free Software Foundation-ek argitaratutako bertsioetako edozein aukera dezakezu (baina ez zirriborro gisa argitaratutakoa).
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Zuk idatzitako dokumentu batean Lizentzia hau erabiltzeko, jar ezazu Lizentziaren kopia bat dokumentuan, eta titulu-orriaren jarraian, berriz, copyright-a eta lizentzia-ohar hauek:
Copyright (C) year your name. Baimena ematen da dokumentu hau kopiatu, banatu edota aldatzeko Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Dokumentazio Librearen Lizentziaren 1.1 bertsioan edo berriago batean ezarritako baldintzak betetzen badira, non Atal aldaezina list their titles ZERRENDATU EUREN TITULUAK den eta Aurreko azaleko testuak eta Atzeko azaleko testuak list ZERRENDATU diren. Lizentziaren kopia bat aurkituko duzu "GNU Dokumentazio Librearen Lizentzia" atalean. |
Atal aldaezinik ez baduzu, idatzi "Atal aldaezinik gabe" aldaezinak zein diren adierazi beharrean. Aurreko azaleko testurik ez baduzu, "Aurreko azaleko testurik gabe" idatzi "Aurreko azaleko testuak list ZERRENDATU dira" adierazi beharrean; gauza bera Atzeko azaleko testuei dagokienez.
Zure dokumentuan programa-kodearen adibide ez-tribialik baldin badago, zera gomendatzen dizugu: adibide horiek ere jartzea aukeratutako software librearen lizentziarekin batera paraleloki, GNU Lizentzia Publiko Orokorra lizentzian esaterako, software librean erabil daitezen ahalbidetzeko.
Version 1.1, March 2000
Copyright © 2000 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307, USA Everyone is permitted to copy and distribute verbatim copies of this license document, but changing it is not allowed. |
[ < ] | [ > ] | [ << ] | [ Up ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Jump to: | A F G H I K L M |
---|
Jump to: | A F G H I K L M |
---|
[Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
[Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
This document was generated on March 10, 2011 using texi2html 1.82.
The buttons in the navigation panels have the following meaning:
Button | Name | Go to | From 1.2.3 go to |
---|---|---|---|
[ < ] | Back | Previous section in reading order | 1.2.2 |
[ > ] | Forward | Next section in reading order | 1.2.4 |
[ << ] | FastBack | Beginning of this chapter or previous chapter | 1 |
[ Up ] | Up | Up section | 1.2 |
[ >> ] | FastForward | Next chapter | 2 |
[Top] | Top | Cover (top) of document | |
[Contents] | Contents | Table of contents | |
[Index] | Index | Index | |
[ ? ] | About | About (help) |
where the Example assumes that the current position is at Subsubsection One-Two-Three of a document of the following structure:
This document was generated on March 10, 2011 using texi2html 1.82.